Zer gertatzen ari da osasun publikoarekin? Nortzuk dira erantzuleak?

Last modified date

  • Pandemia hasi eta urtebetera osasun publikoaren narriadura gero eta handiagoa da. COVIDekin hasi aurretik ere kolapsatuta zegoen, hainbat hamarkadatako murrizketak eta pribatizazioak egin ostean. Orain dela hilabete batzuk txalotutako osasun langileak nekatuta eta desmoralizatuta daude.
  • Diru gehiena enpresa pribatuetara joan da: txertoak, aztarnariak, proba diagnostikoak, zalantzazko eraginkortasuna duten botikak eta beharrezkoak ez diren ospitaleak, ospitale publikoetan milaka ohe itxita dauden bitartean.
  • Beste horrenbeste gertatuko da Europatik jasotako diruarekin: negozio pribatuetara joango da, eta gero guk zor gisa ordainduko dugu.
  • Berandu egindako diagnostikoen ondorioz (minbizien % 20) saihestu daitezkeen heriotzak eragiten dituzten itxaron-zerrenda handien aurrean, osasun publikoa indartu beharrean, gobernuek osasun pribatuarekin dituzten patologia errentagarrienen kontratuak areagotzen ari dira.
  • Osasun-arreta publikoan izandako atzerapenek jende asko aseguru-etxe pribatuekin polizak egitera bultzatu ditu etsipenaren etsipenez. Horiek, 2020an, inoiz baino diru gehiago irabazi dute: 9.000 milioi euroko fakturazioa eta hamaika milioi bezero. 4 pertsonatik ia 1ek du aseguru pribatu bat estatuan.
  • Adinekoen egoitzetan, ia guztiak pribatuak eta baldintza penagarriak dituztenetan, COVIDek eragindako heriotzen ia erdia gertatu da. Familiek egoitzen aurka jarritako salaketak haien senideak hiltzen uzteagatik artxibatu egiten dituzte epaileek.
  • Patenteek multinazional farmazeutikoen negozio aberatsak babesten dituzten bitartean, gobernuek ez dute oinarrizko prebentzio- eta osasun-neurririk hartu, hala nola etxebizitzetan eta garraioetan pilaketak sahiesteko jarduera, detekzio goiztiarra eta kasuen isolamendua, etab.

Laburbilduz:

  • Osasun publikoa desegiten ari dira eta funts publikoak arpilatzen gure begien aurrean, enpresa pribatuak inoiz baino gehiago etekina atera dezan.
  • Lapurreta ez ezik, krimena ere bada, gure osasunarekin eta bizitzarekin ordaintzen baitugu.
  • Gure eskubideen aurka egunero egindako eraso hori eskuinak eta ustezko ezkerrak bozkatutako estatu-legeen babesean gertatzen da, eta kolore politiko guztietako gobernuen zuzeneko konplizitatearekin.

Erresistentziak eta herri-mobilizazioak bakarrik eman diezaiekete amaiera hondamendi horiei.

Osasun publikoa defendatzeko: kanpora enpresak osasungintzatik!

Share